EUSKAL AKTORE GAZTEAK
Fariba Sheikhan
Aktorea eta abeslaria

"Madrilera joan nahi dut hemen ez ditudan aukerak bilatzera"
Faribaren iritziz, aktore izan nahi duen pertsona batek antzerkia egiten ikasi beharko luke aurrena, gorputzaren kontrola edukitzeko. Horretaz aparte, beste alderdi batzutan trebatzeak, kantatzen edo musika musika-tresnaren bat jotzen, esaterako, beti laguntzen du ahotsa ondo baino hobeto moldatu behar baita.
Gainera, eszenatokiak erritmo bati jarraitzea dakar. Eszena melodia bati estuki lotuta dago, eta horri jarraitzen ikasi behar da.
Euskal Herrian aktore lanetan aritzeko aukera egon badago, baina mugatua da. Horrexegatik, Madrilera aukera bila joateko asmoa dauka.
Aktore lanetan aritzea ez da erraza izaten, lanaldiak ez baitira finkoak eta jarraiak izaten. Etorkizunari begira dudan beldurrik handiena da, sarritan denboraldi luzeak pasa behar izaten baitira, lanik gabe.
"Eszena melodia bati estuki lotuta dago, eta melodiaren erritmoari jarraitzen ikasi behar da"
Faribak txiki-txikitatik izan du aktore sena. Betidanik gustatu izan zaio antzeztea, beste paper batzuetan sartzea, beste mundu batzuetara bidaiatzea. Alegia, beste norbait izatera jolastea .
ESADen eta Madrileko Teatro Asura antzerki eskoletan ikasi zuen gorputza eta mimika lantzen ikasi zuen. Ondoren, Cristina Rotaren prestakuntza eskolan egon zen eta, bertan, psikologiaren alorretik antzezten ikasi zuen.
Horrez gain, Los Angelesen ikasteko aukera ere izan zuen, 4 week acting for film ikastaroan. Kameraren aurrean nola antzeztu behar den ikasi zuen. Bere ustez, hango eskoletan gogorra ekin behar zaio lanari, hemen baino gehiago sakatu eta exijitzen da.