EUSKAL AKTORE GAZTEAK
Shandra Sánchez
Aktorea

“Hemen kultura falta da"
Donostiar honen ustez aktore sena premiazkoa da ogibide honetarako. Baina, teknika lantzea ezinbestekoa da, gaitasun horrekin ez baita inor jaiotzen. Ahotsa nola erabili behar den ikasi behar dute aktoreek.
Shandrak antzerki kontenporaneoan aritzeko prestakuntza jaso du. Buenos Airesera (Argentina) joatea gustatuko litzaioke, han antzerkia izugarri lantzen delako. Bada, antzerki zuzendaririk prestigiotsuenetako asko hangoak dira.
Shandraren esanetan, Euskal Herrian oso antzerki gutxi kontsumitzen da, batez ere gazteen artean. Madrilen ohikoa da zinera, antzerkira edo museora bakarrik joatea. Hemen, aldiz, galdera egiten diote: “bakarrik zoaz?”
“Zergatik joan behar naiz kanpora? Galdera hori egiten diot nire buruari.
Txikia zenean ikaragarri gustuko zituen mozorrotzea eta antzezten aritzea. Amari “ artista izan nahi dut ” esan zion txiktian eta, halaxe, gurasoek bultzatu egin zuten, aktore lanetan prestatzeko. Oso gustura daude hartu duen erabakiarekin.
Donostiako eskola baten hasi zen ikasten. Baina bere nahia asetzeko, Madrilera joatea erabaki zuen, bere afizioa ofizio bihurtzeko asmoz. Madrileko Cuarta pared eskolan antzerkia egiten ikasi du hiru urtez. Joan den urtean Interactivo Estudio de Actores izeneko eskolan ikasi du, zinerako eta telebistarako prestakuntza jasotzen.