EUSKAL AKTORE GAZTEAK
Hiru emakume, hiru aktore
Hiru emakume, hiru aktore. Fariba, Shandra eta Maitane hasi berriak badira ere, asko daukate esateko eta aldarrikatzeko.
Aktoreen bizimodua gorabeheratsua izan ohi da eta prestakuntza sakona exijitzen duen lanbidea da, askotan bestelako usteak izaten badira ere. Ospea gutxi batzuen eskuetan gelditzen da eta, sarritan arrakasta bera ere galkorra eta iheskorra izaten da. Ogibide aldakorra eta aldian-aldikoa da, antzeztokiaren mugak aise gainditzen dituena.
Hiru aktoreek agertu legez, aktoreak etengabe jardun behar du prestakuntza jasotzen eta trebatzen, lanean emaitza onak edukitzeko. Arte eszenikoen munduan zenbat eta diziplina gehiago jorratu, are onuragarria izaten da eszenatokiaren gainean zein kameraren aurrean jarduteko.
Ilusioa eta nortasun handia erakutsi dute hiru ahotsek. Aktore gisa lan egiteko gogorik ez zaie falta, eta azken boladan aukerak urriak badira ere, ez dute esperantzarik galtzen. Jakin badakite aktoreen ogibidea higikorra dela, hain zuzen, etengabeko mugimendua eta eraberritzea eskatzen dituena.
Finean, baliteke etengabeko prestakuntzan egotea eta mugitzeko joera edukitzea izatea aktoreen arrakastaren gakoa. Alabaina, antzerkia egiteko ezinbestekoa da barruan aktore sena edukitzea.
Egileei buruz:

