EUSKAL AKTORE GAZTEAK
Maitane González
Aktorea eta modeloa

"Ezetz ematen badu ere, Euskal Herrian aktoreentzako aukerak daude"
"Ideia eta kezka gaur egungo gizartearen zailtasunak hobekien islatzen dituzten erak eta edukiak aurkitzea da. Antzerkia jakintza-alor anitzekoa da, etengabeko bilaketa."
Egun, antzerki irakaslea da ume txikiekin, mikroantzerkiko proiektu batean parte hartzen ari da. Horrez gain, dantza eta modelo lanetan ere ari da lanean. ere
"Biderik luzeena pauso batekin hasten da"
Maitaneren antzerki heziketa Donostian hasi zen, IVIM agentzia artistikoan, batxilergoko ikasketak egiten zituen bitartean.Arte eszenikoen inguruan ikertu nahi izan zuen, horrexegatik bide horri jarraitzea eta Arte Dramatikoko ikasketak egitea erabaki zuen.
2013. urteaz geroztik diplomaduna da, Madrilgo Cuarta Pared antzerki eskolan ikasketak burutu ostean. Bertan, aktore izateko prestakuntza jaso eta teknikak ikasi ditu.Antzezpen munduaz gainera, txikitatik aritu izan da dantzan, musikan, margolaritzan.
Gainera, modelo izateko prestakuntza ere jaso du. Maitaneri beti gustatu izan zaizkio sormen kontuak, bai alor profesionalerako eta baita pertsonalerako ere